Kortatuk abesti famatu hartan zioen “Hemen zerbait gaizki dabil…” Hala da, Orkoiengo Udalean zerbait ez dabil… 2012an herriko kaleen garbiketa pribatizatu zenetik Udala gaizki dabil, Orkoiengo Ezker Batuaren agindupean eta UPNren zinegotzien bozken babespean, zerbitzu publikoen pribatizazio politika geldiezinak jarraitzen du. 2012ko amaieran egoera larriagotu zen, protesta aunitz egin arren, Auzalar Ikastetxearen garbiketa enpresa pribatu bati esleitu ziotenean. Horren emaitza: alde batetik, Ikastetxearen zuzendaritzaren kezka, garbitasunik ez zegoelako eta arazo asko zirelako; beste aldetik, enpresa pribatuaren langileen arazoak, zeintzuk Alkatearekin bilduta, beraien lan baldintza kaxkarrez eta hitzarmenaren azpitik jasotako soldata baxuez kexatzen diren. Hala ere, 2014an, gertatutakoaren inguruan gogoeta egin eta zerbitzuen kudeaketa publikoaren alde apustua egin beharrean, beste pribatizazio bat burutu zuten, oraingoan, San Miguel Eskolako garbiketa. Eta gainera, enpresak garbike