HORRELA EZ, ALKATE JAUNA (UDAL LANGILEEN GUTUNA ALKATEARI)
Kortatuk abesti famatu hartan zioen “Hemen zerbait gaizki dabil…” Hala da, Orkoiengo Udalean zerbait ez dabil…
2012an herriko kaleen garbiketa pribatizatu zenetik Udala gaizki dabil, Orkoiengo Ezker Batuaren agindupean eta UPNren zinegotzien bozken babespean, zerbitzu publikoen pribatizazio politika geldiezinak jarraitzen du.
2012ko amaieran egoera larriagotu zen, protesta aunitz egin arren, Auzalar Ikastetxearen garbiketa enpresa pribatu bati esleitu ziotenean. Horren emaitza: alde batetik, Ikastetxearen zuzendaritzaren kezka, garbitasunik ez zegoelako eta arazo asko zirelako; beste aldetik, enpresa pribatuaren langileen arazoak, zeintzuk Alkatearekin bilduta, beraien lan baldintza kaxkarrez eta hitzarmenaren azpitik jasotako soldata baxuez kexatzen diren.
Hala ere, 2014an, gertatutakoaren inguruan gogoeta egin eta zerbitzuen kudeaketa publikoaren alde apustua egin beharrean, beste pribatizazio bat burutu zuten, oraingoan, San Miguel Eskolako garbiketa. Eta gainera, enpresak garbiketa zerbitzua bere gain hartu arte, udalak hiru orduko jardunaldiarekin zenbait pertsona kontratatzea erabaki zuen. Eta horrela, hain modu eraginkor eta arrazionalean, enplegu prekarioa eta lanean genero desberdintasuna ere areagotu dute, kontratatuei egonkortasun ekonomikoa emango lieken soldata duina bermatzen ez delako. Ez da kasualitatea, ez, Orkoienen langabeziaren datuak ezkutatzeko sortzen dituzten bederatzi “mini-job”etatik, zazpi emakumeentzat izatea. Mesede txikia egiten zaie emakume haiei eguneroko ogia eman beharrean apurrak banatzen.
Hau guztia gutxi balitz bezala, murrizketak direla edota gure lan sindikala mugatzeagatik kexatzen garenean, Alkateak ez du erantzuten. Pertsonal falta eta Udalaren kudeaketa negargarriak zerbitzu guztiak hondatzen ari dira. Eta egoera honengatik kexatzen garenean, erantzun autoritarioak edo bere langileekiko mesfidantza besterik ez dugu jasotzen. Ez dituzte beraien langileak entzuten, ezta hauen ordezkariak ere. Ez da gure lana baloratzen. Ez digute garrantzitsuak diren eta inporta zaizkigun kontuez informatzen. Zerbait oso gaizki dabil.
Udalak Nafarroako Auzitegi Administratiboari ere ez dio entzuten, zeinek berriki, zerbitzu anitzetarako zerrendetarako oposizioa euskararen balorazioarekin amaitzera behartu duen. Hala ere, Alkateak U.P.Nrekin batera auzitegiari ez obeditzea erabaki du eta prozedura guztia bertan behera utzi, bertan inbertitu duen denbora eta dirua galduta; baita oposizioan parte hartu dutenen balizko erreklamazio eta kalte-ordainak ere. Guztia atzeratzen den bitartean, kalean, zerbitzu anitzetako langile bakarrak herri oso baten eskakizunak betetzeko ahal duen guztia egiten du. Tira, ez gaitezen hainbeste kexatu, orain baditu hogeita bost urte beherako bi gazte hiru orduetarako “mini-kontratatuak” berari laguntzeko…
Hasierako abesti horrek jarraitzen du: “ badakit zuri berdin zaizula, baina hemen bada ez dabilen zerbait”. Gu Orkoiengo Udaleko langileen LABen ordezkariak gara eta ez zaigu berdin. Enplegu publikoa, lanean genero berdintasuna eta pertsonalaren kudeaketan euskararen balorazioa defendatzen jarraituko dugu; uzten badigute ideiak eta proposamenak egingo ditugu eta gure lankideen sinesgarritasuna eta profesionaltasuna defendituko dugu. Eta espero dugu zuri ere hau guztia garrantzitsua iruditzea.

(Edurne Villanueva Jimenez, Maite Ziarra Torrens, Eva Faure Gurbindo eta José Ignacio Ropero Sánchez, udal langileeak)