ZER NOLAKO HERRIA NAHI DUZU? HARTU HITZA


Martxoko astelehenetan ehBilduk Orkoiengo herri eredua zein izango den proposamenak jasotzeko jardunaldiak antolatu ditu. Jardunaldiok, herritar guztiei irekiak, bizilagunen iritzia eta ikuspegia biltzea dute helburu, eta bertatik aterako diren ondorioak datozen udal hauteskundeetarako alderdiaren proposamena izango den  Herri Programa eratuko dute.

Lehenengo saioa martxoaren 2an izango da, astelehenarekin, eta bertan etxebizitza, enplegua eta babes soziala landuko dira besteak beste. Hitzordua arratsaldeko zazpietan izango da Gizarte Etxean eta parte hartu edo eta informatu nahi duen bizilagun oro dago gonbidatuta.

Bestalde, Orkoiengo Solastokia ekimena ere abiatu du Orkoiengo ehBilduk. Beren hitzetan "bizilagunontzako sareko bilgunea da; nahi dugunean eta nahi dugun moduan nahi dugun gauza horietaz eztabaidatu eta ideiak partekatzeko lekua sarean" eta oinarrian bileretara joateko aukerarik ez duten bizilagunei parte hartu eta informazioa jasotzeko aukera ematea du helburu.

Orkoiengo solastokia Reddit plataforma ezagunean dago garatua landuko diren gaien inguruan bizilagunek eginiko proposamenak bilduko ditu, nahi duenak irakurri, bozkatu eta nahi izanez gero iruzkina idatzi eta proposamen berriak egin ere.

Orkoiengo Solastokia, sarean iritzia emateko tresna
Jardunaldietan landuko diren gaiak eta datak hauek dira:

Martxoaren 2a
  • Bizilagunak
  • Etxebizitza, lana eta babes soziala
Martxoaren 9a
  •  Aurrekontuak, eraikuntza-lanak eta zerbitzu publikoak
  •  Gardentasuna eta parte-hartzea
Martxoaren 16a
  • Hezkuntza, euskara
  • Berdintasuna eta kontziliazioa 
Martxoaren 23a 
  • Gazteria
  • Jaiak, kirola eta kultura


Entradas populares de este blog

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016