Aholkularitza teknikoa emateko lanpostu bat, aldi baterako eta lanaldi partzialean oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia


2015eko otsailaren 10eko Ebazpena, Orkoiengo Udaleko alkate udalburuak emana, aholkularitza teknikoa emateko lanpostu bat, aldi baterako eta lanaldi partzialean oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian izangai onartu eta baztertuen zerrenda onesten duena.

Deialdiaren oinarriak 2014ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, apirilaren 22an, eta onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda 2014ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, ekainaren 11n, erreklamazioak aurkezteko eta akatsak zuzentzeko epea inork ezer aurkeztu gabe iragan da. Deialdiko 4.3 oinarrian xedatuari jarraituz,

EBATZI DUT:

–Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea, Orkoiengo Udalerako aholkularitza teknikoa emateko lanpostu bat, aldi baterako eta lanaldi partzialean betetzeko deialdian:

a) Onartuak:

1.–ANGUIANO IZU, IRENE

2.–AYECHU ECHARTE, IÑAKI

3.–CEDRÓN DÍAZ, BEATRIZ

4.–ELKANO TELLETXEA, AMAIA

5.–FERNANDEZ CERRADA, IÑAKI

6.–GARCIA ORONOZ, EDURNE

7.–GASTESI IRAÑETA, BEATRIZ

8.–GIL JIMENEZ, JOSE LUIS

9.–GÓMEZ SALVADOR, MARIA CARMEN

10.–GURUCIAGA REPARAZ, JAVIER

11.–IRIARTE ECHENIQUE, FRANCISCO

12.–IZURA AZANZA, NAIARA

13.–JORDAN LASHERAS, ANA

14.–LARRION PEREZ, MARIA BELEN

15.–MENDIOROZ, ECHENIQUE, LETICIA

16.–MURILLO LOIDI, MARTA

17.–MURO ZARATIEGUI, MARIA PILAR

18.–NEIRA MARTINEZ, JORGE

19.–RUIZ SAGASETA DE ILURDOZ, MARTA

20.–SAENZ GONZALEZ, AURORA

21.–VALENCIA MORENO, ANDREA

22.–VILLAFRANCA JIMÉNEZ, ISABEL

23.–ZAMBRANA URIEL, JOSÉ

24.–ZUGASTI MURILLO, VÍCTOR

b) Baztertuak: 1.–GONZALEZ SIERRA, AMAYA (1)

–Adieraztea 2015eko otsailaren 10ean, 10:00etan, Orkoiengo Udaletxean (Iturgain plaza, z.g.) epaimahaia eratzekoa dela.
–Lehiaketaldia toki eta egun beretan hasiko da. Lehiaketaldia bukatu ondoren, emaitzak Udalaren web orrian argitaratuko dira. Han izangaiek puntuazioak kontsultatzen ahalko dituzte eta hamar egun naturaleko epean horiei erreklamazioak aurkezten ahalko dizkiete.
–Adieraztea oposizioaldiko probak 2015eko martxoaren 13an hasiko direla, 9:30ean, Orkoiengo Gizarte Etxean (Euntzeandia kalea, 1. Orkoien). Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute.
–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.

Entradas populares de este blog

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016