ORKOIENGO EH-BILDUK SAREKO EZTABAIDA GUNEA JARRI DU MARTXAN


Martxoan zehar ospatuko diren ohiko bilera presentzialen sareko hedapena izateko helburuarekin sortua

Captura de pantalla de Orkoiengo Solastokia

Orkoiengo Solastokia izena du eta beraien hitzetan "bizilagunontzako sareko bilgunea da; nahi dugunean eta nahi dugun moduan nahi dugun gauza horietaz eztabaidatu eta ideiak partekatzeko lekua sarean".

Reddit plataforma ezagunaren gainean eraikia, Orkoiengo Solastokia foro estruktura duen tresna da, non bizilagunek beren ideiak eta berriak zintzilikatu ditzaketen eta besteenak iruzkindu eta baloratu.

Orkoiengo ehBilduk erabilben zehatza eman nahi dio gainera tresna kolaboratiboari, izan ere Herri Programa eratzen ari diren honetan egingo dituzten ohiko asanblada presentzialen hedapena izatea nahi dute, asanbladetara joateko astirik edo gogorik ez duten bizilagunek ere programaren eratzean parte hartzeko eta egiten ari den lanaz informatuta egoteko aukera izan dezaten.

Asanbladak tematikoak izanen dira eta martxoko astelehenetan ospatuko dira Orkoiengo Gizarte Etxean, arratsaldeko zazpietan hasita, baina Orkoiengo Solastokian ekarpenak egin daitezke jada.

Entradas populares de este blog

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

"NO CAMBIAR DE REYES SINO NO TENER NINGUNO. NI EL PADRE NI EL HIJO NI EL ESPÍRITU DE FRANCO QUE ANIDA EN LOS DOS"