LANGABETUAK KONTRATATZEKO ETA AUTOENPLEGUA SUSTATZEKO DIRU-LAGUNTZAK
Oinarri arautzaile hauen xedea da enpleguaren egonkortasuna eta kontratazioa sustatzeko pizgarriak ezartzea, lanik gabe dauden langileen lan kontrataziorako diru-laguntzen bidez, Orkoienen erroldaturik badaude gutxienez ere urtebete lehenagotik, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan inskribaturik badaude.
Diru-laguntza hauek aplikatuko zaizkie diru-laguntza jaso dezaketen ekintzei, 2015eko urtarrilaren 1etik 2015eko abenduaren 31ra arte egiten badira.
Enpresak izan daitezke oinarri hauetan ezarritako laguntzen onuradun, forma juridikoa edozein dela ere, betiere kontratatzen dituzten langabeak Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan inskribaturik badaude, Orkoienen erroldaturik badaude gutxienez ere urtebete lehenagotik eta oinarri hauetan ezarritako beharkizun eta baldintzak betetzen badituzte.
Oinarri arautzaile hauen xedea da pizgarriak ezartzea, autoenpleguaren bidezko ekimenak sustatzeko, Orkoienen ekimen berritzaileak eta mota askotakoak abian jartzera lagunduz.
Diru-laguntza hauek aplikatuko zaizkie diru-laguntza jaso dezaketen ekintzei, 2015ean egiten badira.
Oinarri arautzaile hauetan ezarritako diru-laguntzen onuradunak izanen dira langile autonomoak, baldin eta diru-laguntzak beren izenean eskatzen badituzte.