NAO OHARTARAZPENAK: S-5 SEKTOREA, ARKAKUSO AZOKA, KALEKO SALMENTA, JARDUERARAKO LIZENTZIA


Mendikur S-5 bizitegitarako sektoreko aldaketa xehakatua. Alegazioak aurkezteko epea

Orkoiengo Udalak, 2015eko urtarrilaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Hirigintzako Udal Planean, poligonoko S-5 sektoreari dagokionez (Orkoiengo 1. poligonoko katastroko 1463-1473 lurzatiak), Urkienea Gestión, S.L.k sustatua, Iñigo Araiz Ucar arkitektoak 2014ko urrian prestaturiko dokumentuari jarraikiz. Aplikatzeko arauetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Aldaketa hori eta hitzarmena udal bulegoetan aztertzen ahal dira, baita bidezkotzat jotzen diren alegazio guztiak aurkezten ere, jendea hartzeko orduetan.
Iragarkiaren kodea: L1501557

Aldaketa, Arkakuso azoka arautzen duen ordenantzan.

Behin betiko onespena Orkoiengo Udalak, 2015eko urriaren 29an egin osoko bilkuran, aldaketa onetsi zuen hasiera batean Arkakuso azoka arautzen duen ordenantzan. Hura 2014ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 2an. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aldaketa, Kaleko salmenta arautzen duen udal ordenantzan.

Hasierako onespena Orkoiengo Udalak, 2015eko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Kaleko salmenta arautzen duen udal ordenantzan, ibilgailuetan egiten den salmenta ibiltaria agertzeko. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsi zen ordenantzako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Orkoienen, 2015eko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L1501558



Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek. Sustatzailea: Bidasoa Eco Gestión, S.L. Jarduera: papera, kartoia, plastikoa eta palletak berreskuratzea, ontzi hutsen kudeaketa eta agiriak desegitea. Tokia: Comarca I industrialdea, G karrika, 46. nabea, 895. lurzatia. Orkoien. 
Orkoienen, 2015eko urtarrilaren 27an.–Alkate udalburua, Carlos Arroniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L1501473

Entradas populares de este blog

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016