Ustezko irregulartasunak Orkoiengo udalean


Orkoiengo EH Bilduren udal taldeko bozeramaleak otsaileko osoko bilkuran jakitera eman duenez ustezko irregulartasu larriak egon litezke


Lehenengo irregulartasuna udalak urtero banatzen duen berdintasunaren egutegiarekin egongo legoke lotuta. Egutegiak egiteko udalak hiru aurrekontu eskatzen ditu, eta merkeena aurkeztu duen enpresari esleitzen dio lana. Dirudienez UIO taldeko berdintasun zinegotzi ohiak, bere kabuz, laugarren aurrekontu bat eskatu omen zion senide baten enpresari, besteak baino beranduago iritsi eta 50€ merkeagoa zena. Zinegotzi ohiak azken 6 urteetan hala izan dela aitortu du osoko bilkuran, jarraian duzuen bideoan entzun daitekeen bezala.
Bigarren irregulartasuna Bateragarritasun Paktutik bultzatutako  dokumentalaren ingurukoa da. Dokumentalak 3.000€ko kostua zuen hasieran, baina azkenean 10.000€koa izan zen. Diru kopuru hori ordaindu ahal izateko legeak tramitazio administratibo berezia jarraitzera behartzen du. Tramitazio hori jarraitu beharrean kopurua 3.000€ko hiru sailetan banatu omen zen, legeak esplizitoki debekatzen duena, eta lehenengo zatia ordaindua izan da, alkateak sinatutako erresoluzio baten bitartez.
EH Bilduk txostena juridikoa eskatu du ustezko irregulartasunen inguruan.


Entradas populares de este blog

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016