N.A.O. 148. zkia: Desgaitasuna duten pertsonentzako aparkatzeko txartelen ordenantza
Ordenantza, Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duena. Behin betiko onespena Orkoiengo Udalak, 2015eko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza. Haren iragarkia 2015eko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 18an, jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu gabe. Beraz, ordenantza behin betiko onetsitzat jo da. Iragarki honen bidez osorik argitaratzen da. Orkoienen, 2015eko ekainaren 29an.