Iturgain Udal Hirigintza Elkartearen ustezko irregulartasunen inguruko diligentziak artxibatuak izan dira

  

Orkoiengo udalaren alegazioak ontzat eman ditu Kontuen Auzitegiak 

 

Kontuen Ganberako txosten batean oinarrituta Madrilgo Kontuen Auzitegiak atariko diligentziak hasiak zituela jakitera eman genuen duela gutxi. Iturgain Udal Hirigintza Elkartearen azken langilearen kaleratzean ustezko irregulartasunak egon litezkeela ondorioztatzen zuen txostenaren arabera 27.094 euro ordaindu behar izan zitzaizkion modu desegokian kaleratutako langileari 3.272 beharrean. Ustezko irregulartasunen zantzuak ikusirik, Kontuen Auzitegiak eta Fiskaltzak atariko diligentziak irekitzea erabaki zuten.

Orkoiengo udalak diligentziak artxibatzea eskatu zuen 2015eko ekainaren 29an. Argudioak izan ziren, besteak beste, auzitan zegoen Iturgain Elkarteko presidentearen aldebakarreko erabakia elkarteko batzordeak beranduago berretsi izana, Artekari aholkularitza enpresa pribatuaren aldeko txostena bazela eta Iturgain Udal Hirigintza Elkartea bezalako merkataritza-elkarteak ez direla publikoak, ez kapitalean ezta kontrolean ere.

Joan den uztailaren 17an izandako osoko bilkuran Orkoiengo EH Bilduko bozeramalearen galderei erantzunez ez zuten udalak diligentziak artxibatzea eskatu zuenik aipatu, ez udal-idazkariak ezta alkateak ere. Behin baino gehiagotan aipatu zuten ordea udalak ez zuela prozesuan bere burua aurkeztu.

Entradas populares de este blog

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016