Parte hartze zabala atzo musika eskolaren gaia lantzeko asanbladan



Atzo asteazkena, uztailaren 1ean, Musika Eskolaren egoera aztertzeko izandako asanbladak gaiarekin azken aldian plazaratutako informazioarekin arduratuak dauden bizilagunak bildu zituen. Orkoiengo EH Bilduk sustatutako bilera honetan bizilagunak ez ezik musika eskolako langile eta arduradunak izan ziren ere, egoera zein den azaltzen, eta Orkoiengo udalaren gobernu taldeko kideak, udalak orain arte izandako jarrera defendatuz.
Musika Eskolako kideen hitzetan eskolak egun dituen arazorik handienak langileen lan baldintzak dira, uztaila eta abuztuan langabezian geratzen direlako urtero, eta datorren ikasturtera begira kanpoan geratu diren 26 ikasleak, azken hau Orkoiengo udalak, Oltza Zendeakoak ez bezala eta sinatutako hitzarmenak dionaren aurka, urtero jartzen duen dirua 90.000€-ra mugatu duelako.
Bileran musika eskolako hezkuntza eta irakasleekin pozik azaldu dira ikasle eta gurasoak, eta nahi duten bizilagun guztientzako lekua izango duen musika eskola publiko eta kalitatezko baten aldeko apustua berretsi dute, langileen lan baldintza duinak aldarrikatuz. Era berean konpromiso eta ahalegin ekonomiko handiagoa eskatu diote Orkoiengo udalari, eta informatuak egotearren eskolako arduradunekin komunikazioa eta harremanak sendotzearen garrantzia azpimarratu ere.
Azkenik Orkoiengo EH Bilduko bozeramale den Alfonso Elizaldek lekukoa pasa die bertaratutako bizilagunei eta beren eskubideak aldarrikatzeko eta informatuak egoteko antolatzera animatu ditu.


Entradas populares de este blog

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

"NO CAMBIAR DE REYES SINO NO TENER NINGUNO. NI EL PADRE NI EL HIJO NI EL ESPÍRITU DE FRANCO QUE ANIDA EN LOS DOS"