Udalak 2017ko aurrekontuak onartu ditu


Argazkia: Orkoiengo udala
Orkoiengo udalak 2017. urteko aurrekontuak onetsi zituen atzo ostegunean izandako ezohiko osoko bilkuran, UIO, UPN eta PSNren aldeko eta EH Bilduren aurkako bozekin. Datorren urtean 3.314.225 euro izango ditu udalak gastatzeko, aurreko urtean baino 74.675 € gehiago.
Alkatearen hitzetan aurrekontuak "kontinuistak eta errealistak" dira. EH Bilduren iritziz aldiz aurrekontuak "kontserbakorrak dira diru-sarreren aurreikuspenean eta antisozialak gastuen aurreikuspenean".

EH Bilduren aurekontuen balorazioa

Aurrekontuei bi zuzenketa aurkeztu zitzaizkien. Lehenengoa, berdintasun zinegotzia den Breixo Pequenhok aurkeztuta, berdintasun arlorako diru-partida handitzea eta berdintasun teknikaria kontratatzea proposatzen zuen. Zuzenketa atzera bota zuten gainontzeko taldeek eta Pequenhok bere zinegotzigoa utzi zuen, udalaren jarrera Bateragarritasunerako Itunak eskatutakoaren aurkakoa izanik ezin zuela udala ordezkatu argudiatuta.
Bigarren zuzenketa, PSNk aurkeztuta, azterlan energetiko bat egitea proposatzen zuen. Hau ere atzera bota zuten, EH Bilduren aldeko bozak izan arren.

Entradas populares de este blog

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016