Trukerako eta bigarren eskuko merkatua Orkoienen

 

Eguna: Ekainaren 19an, igandea Ordutegia: 11:00etatik 14:30etara eta 17:00etatik 20:00etara Tokia: Iturgain plazan



 

Orkoiengo Udalak eta herriko zenbait taldek antolatuta, Mankomunitatearekin lankidetzan, bigarren eskuko eta trukerako azoka topagunea da eta aukera ezin hobea kontsumo ohiturei eta horien ondorioei buruzko gogoeta egiteko, eta bai gauzen bizitza baliagarria amaitzen duten ardurazko jokaerei eta birziklatzeari buruzko gogoeta egiteko ere.
Etorri eta gozatu erosten, trukatzen eta salmahaietan zer dagoen ikusten. Gainera, familia osoarentzako jarduerak egongo direnez, goiz atsegina igaroko duzu: arte, osagarri, bitxi eta baztertutako materialekin egindako altzarien erakusketa eta salmenta, antzerkia kalean, eta txikientzat, arte tailerrak, trukea eta berrerabiltzea bultzatzeko tailerrak, haurren arkakuso azoka, puzgarria eta jokoak.

ETORRI ETA SALDU
Antolatzaileek salmahai bat utziko diete beren produktuak saldu nahi dituzten partikularrei eta erakundeei. Nahikoa da eskuineko zutabean dagoen izen-emate formularioa betetzea. Argibide gehiago
ETORRI ETA ZURE ORDEZ SALDUKO DUGU
Era berean, badago aukera produktuak utzi eta antolakuntzako kideek saltzeko, gordailuan utzitakoen salmahaian. Horretarako, nahikoa da eskuineko zutabean dagoen izen-emate formularioa betetzea. Argibide gehiago
ETORRI ETA TRUKATU
Partikularrek eta erakundeek beren produktuak truka ditzakete. Salmahai bat eskatzeko, nahikoa da eskuineko zutabean dagoen izen-emate formularioa betetzea. Argibide gehiago

Entradas populares de este blog

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016