Zer gertatzen da Musika Eskolarekin?
Orkoiengo EH Bilduk asanbladara deitu ditu bizilagunak datorren
uztailaren 1ean, asteazkenarekin, egoera zein den azaldu eta bizilagunen
proposamenak biltzeko helburuarekin
Aldarrikapena jaien hasieran |
Arestian webgune honetan aipatzen genuen bezala joan den asteartean, ekainak 23, Orkoien eta Oltza Zendeako Musika Eskolaren arduradunak herrietako hautetsiekin bildu ziren eskolaren egoera mahaigainean jartzeko helburuarekin.
Arazoak, antza, bi dira oinarrian. Alde batetik irakaslegoaren lan baldintza kaskarrak daude, gehienak kontratu finko-etenekin, udan langabezian geratzea dakarrena. Egoera hau zuzentzearren langileek proposamena helarazi diote eskolako zuzendaritzari gizarte segurantzaren kostua partekatuz iraizpena saihesteko.
Beste arazoa Orkoienek eskolari ematen dion diruarekin du lotura. Udalerriek diruz laguntzen dute bizilagunek musika eskolan matrikulatzea, udal bakoitzak bere herriko ikasle kopuruaren araberako diru kopurua ordaintzen diolarik musika eskolari. Orkoiengo udalak urtean 90.000€ -tara mugatzen diru-laguntzak. Honek defizita ekartzen dio musika eskolari, eta ondorioz ikasleak eskolan matrikulatu ezinik geratzen dira urtero. Aurten zehazki 16 ikasle geratu dira matrikula egin ezinik eta beste 10 bigarren instrumenturik gabe.
Asteartean izandako bileran Oltza Zendeako udalak duen konpromiso bera eskatu zioten musika eskolako arduradunek Orkoiengo udalari. Orkoiengo udalaren gobernu taldeko UIOko bozeramaleek aldiz orain arteko jarrera berretsi egin zuten, hots, urteko 90.000€ rekin baino ez duela jarduera lagunduko eta konponbide moduan ikasle bakoitzeko laguntzen den portzentaia murriztea proposatu zuten, ikasle gehiago sartu ahal izateko. Honek, noski, matrikularen prezioaren garestitzea ekarriko luke.
Gauzak honela Orkoiengo EH Bilduk asanbladara deitu ditu bizilagunak datorren uztailaren 1ean, asteazkenarekin, egoera zein den azaldu eta bizilagunen proposamenak biltzeko helburuarekin.