OLENTZERO ORKOIENERA DATOR


Abenduaren 24an, asteazkena, Olentzero etorriko zaigu Orkoienera bisitan eta herriko karriketan barna ibiliko da dantzari, joaldun, haur eta helduek lagunduta.

Olentzero Batzordeak traktoreen apainketa lanetan parte hartzeko deia egiten die bizilagunei, abenduaren 23an, asteartea, arratseko 4etan frontoian, eta gaztainak prestatzeko egun berean arratseko 5etan gaztelekuan. 

Era berean ibilaldi osoan baserritarrez jantzita joateko gonbitea luzatzen dute.

Honat egitaraua:
17:00etan
Ongi etorria OLENTZERORI Kupueta auzoko Gernika plazan.

17:15ean
Kalejira Orkoiengo kaleetan Orkoiengo Zanpantzar Txiki eta Baietz dantza taldearekin, Orkoiengo txistulariek eta Musika Eskolako Fanfarreak girotuta.
Ibilaldia: Kupueta auzoa, Txapelategi, Saramago pasealekua, Martxoaren 8a, Altos de Orkoien eta bukaera Mendikur kiroldegian.

18:00etan
Ongi etorri Olentzerori Mendikur kiroldegian. Ondoren, Orkoiengo Zanpantzar txikia eta Baietz dantza taldeen emanaldiak.
Festa kiroldegian:
-Euskal dantzak (zortziko, zazpi jauzi, arin arin....) jende guztiarentzat.
-Luntxa eta gaztainak, Orkoiengo txistulariek eta fanfarreak giroturik.

Entradas populares de este blog

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

"NO CAMBIAR DE REYES SINO NO TENER NINGUNO. NI EL PADRE NI EL HIJO NI EL ESPÍRITU DE FRANCO QUE ANIDA EN LOS DOS"