MAIATZAREN LEHENA
Gaur, Maiatzaren lehenaren Euskal Herriko eragile sindikalek deitutako mobilizazioekin, zein pertsonen duintasunaren eta herri-klaseen eskubideen kontrako erasoei aurre egiten dieten bestelako borrokekin bat egitera deitu nahi ditugu herritarrak. Batzuek ‘krisi’ hitza erabiltzen badute ere, ezkerretik bere benetako izena erabiltzen dute; lapurreta. Maula edo lapurreta hau urtetan eta urtetan sufritu ostean, eguneko egoerak errudun zehatzak dituela argi izan behar dugu. Troika bezalako instituzio opako eta antidemokratikoen austeritate planak aplikatzen dituztenak dira errudunak. Inork ez ditu hautatu, baina halere gobernatzen gaituzte PNV, PSOE, PP eta UPN alderdiak erregimenaren helburuen txotxongilo direlako. Patronalaren lobbiak dira formakuntzarik gabeko gazteen gutxieneko soldata jaisteko ideiak botatzen dituztenak, beti ere, haien irabazi zikinen maila mantentzeko. Baina azken batean, alderdi politikoak dira haien jokabide morroiekin, lege-dekretu eta l