URDIRI ZIGORRAK EZARRI ETA INSTALAZIOETAN ESKU HARTZEKO ESKARIA UDALBATZARI
Joan den urtean alkate jaunari hainbat alditan eskatu izan zaion bezala beste behin ere kontratuak ezartzen duen ordutegia ez betetzeagatik (joan den urteko irailetik urratzen dute) isuna jartzeko eskaria luzatu dio udalbatzari Orkoien Bildu udal taldeak.
Halaber, Urdik 2012. eta 2013. urteko kontuak behar bezala ez aurkezteagatik instalazioetan esku hartzeko tramiteak hasteko eskatu diote ere udalbatzari, kontratuak aurrikusten duen bezala.