EHBILDU ORKOIENEK HURRENGO HAUTESKUNDEETARAKO ORKOIENGO UDAL HAUTAGAITZA AURKEZTEN DU



Cristina Indaberea eta Jose J. Constanza izango dira zerrendaburuak.
 
"Gobernatzeko prest gaude eta, helburu horrekin, talde anitza, eskarmentuduna eta berritua osatu dugu", adierazi dute koalizio soberanistatik. 
Oharrean diotenez, "Orkoien herri jasangarriagoa bihurtu nahi dugu, trantsizio energetikoaren alde egingo duena eta kultur eta kirol sareari, gazteen elkarteei, euskarari eta kalitatezko hezkuntza eta osasun publikorako eskubideari lagunduko diena; azken batean, Orkoien aktibo, konprometitu eta atsegina eraiki nahi dugu, bizitzeko". 
 
"Gure hautagaitza aurkezten dugu Orkoiengo Udala hobetzeko, berritzeko eta kudeatzeko, udal zerbitzuak berrindartzeko lehentasuna izango duena. Herritarren zerbitzura egongo den Udala. Lankidetza, talde-lana eta auzo-partaidetza izango dira gure lanaren oinarri nagusiak. Gure konpromisoa duzue ".
 
 
 Orkoiengo hamaika herritarrek osatzen dute udal-hautagaitza. Hona hemen: 
1. CRISTINA INDABEREA 2. JOSE J. CONSTANZA (independentea) 3. BREIXO PEQUEÑO 4. MONICA REDONDO (independentea) 5. INMA IRIBARREN 6. DAVID MUÑOZ (independentea) 7. ISABEL LEKUNBERRI (independentea) 8. PERU ELIZALDE (independentea) 9. MIKEL IRIBARREN (independentea) 10. ARANTXA ITURRARTE 11. OSCAR GOÑI (independentea)

Entradas populares de este blog

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

"NO CAMBIAR DE REYES SINO NO TENER NINGUNO. NI EL PADRE NI EL HIJO NI EL ESPÍRITU DE FRANCO QUE ANIDA EN LOS DOS"