LURZORU URBANIZAEZINAREN ERABILERAK ARAUTZEKO PARTAIDETZA-PROZESUA: BARATZEAK, LURZORUA INGURUMEN-BALIOA...

Orkoiengo Udalak plangintza aldatzeko izapidea egingo du, udalerriko lurzoru urbanizaezinaren eta lurzoru-kategoria bakoitzean egin daitezkeen eraikuntzako nahiz eraikuntzakoak ez diren jarduera eta obren azpikategorizazioa ezartzeko. Lurzoru urbanizaezina, besteak beste, honako erabilera hauetarako: aisialdi tradizionaleko baratzeak; lehendik zegoen industria-jarduera; balio kulturala duen lurzorua, beheko paleolitikoko eta eneolitikoko aztarnategiak dituena; Lotzako putzua bezalako ingurumen-balioa duen lurzorua; uholde-arriskuak prebenitzeko lurzorua; AP-15, NA-7003 eta NA-700 azpiegituren lurzorua; ingurumen-balioa duen lurzorua; nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiapen naturaleko lurzoruak; etab. 

SAIO IREKIA Orkoiengo udalak, prozesu parte-hartzailearen barruan saio irekia eginen du interesa duten guztientzat. Gaia aztertzeko bilera 2020ko abuztuaren 6an, 12:00an izanen da, Orkoiengo Udalean. Bilera horretara joan ahal izateko gonbidapena eskatu beharko da abuztuak 5a, 14:00ak arte udaletxean. 

EKARPENAK Honen bidez jakinarazten zaizu zure ekarpenak egin ahal dituzula 2020ko iraliaren 3an baino lehen consultaorkoien@gmail.com helbide elektronikoan.

Entradas populares de este blog

LISTA PROVISIONAL PERSONAS ADMITIDAS CONVOCATORIA LISTA SUSTITUCIÓN OFICIALES ADMINISTRATIVAS

"FLORECICA". El documental sobre Maravillas Lamberto el 13 de marzo en Orkoien

ASÍ NO, SEÑOR ALCALDE DE ORKOIEN