Orkoienek 25.000€ erabiliko ditu COVID19 ekonomikoki kaltetutako bizilagunentzat
Partida
ekonomikoa handitu egin daiteke, eta deialdiaren baldintzak aho batez onartu
ziren atzo egindako osoko bilkura
Gehienez ere 250 €emango dira hilean,
gehi 75 €familia-unitateko kide bakoitzeko. Ohiko etxebizitza bakoitzeko
laguntza bakarra ematen ahalko da.
Laguntza
hauek emateko epea alarma-egoera hasten denetik (2020ko martxoaren 14a) 2020ko
abuztuaren 31ra bitartekoa izanen da. Laguntza hauek eskatzen ahalko dituzte
COVID-19 delakoaren osasun krisiak eragindako zaurgarritasun egoeran dauden
pertsona fisikoek, baldintza hauek betetzen badituzte:
1)
Azken urtebetean gutxienez Orkoienen erroldatuta egotea, etenik gabe.
2)
Eskatzailea langabezian egotea, ERTE, zaintzagatik lanaldia murriztu izana edo
alarma-egoeragatik diru-sarrerak galdu izana.
3)
Familia-unitatearen hileko diru-sarrerak, alarma-egoera hasi zenetik, baremo
hau baino txikiagoak izatea:
*KIDE
BAKARREKO FAMILIA UNITATEA ……………..... 1075,68 €.
*2
KIDEKO FAMILIA UNITATEA ……………….................. 1290 €.
*3
KIDEKO FAMILIA UNITATEA ………………................... 1506€.
*4
KIDEKO FAMILIA UNITATEA ………………................... 1721 €.
*5
KIDEKO FAMILIA UNITATEA ………………................... 1936 €.
*6
KIDEKO EDO GEHIAGOKO FAMILIA UNITATEA …….. 2151€.
Familiaren
hileko eta urteko diru-sarreren muga ezartzeko, ohiko etxebizitzaren kostuak
deskontatuko dira (alokairua edo hipoteka), eta deskontu-muga hilean 600
€izango da.
EHBilduk
osoko bilkuran aurkeztutako zuzenketa, laguntzetan zaintzaren ekonomian lan
egiten duten pertsonak, kontraturik gabe, sar zitezen eta dirusarrerarik gabe
geratu diren pertsonak, ez zen onartu, beste udal talde batzuen laguntza ez
baitzen lortu.