KONPAINIAKO ANIMALIEN ERROLDA EGUNERATZEA

Erregularizazio hori 2020ko apirilaren 1a baino lehen egin beharko da. Epe hori igarota, ofizioz berrikusiko da, eta araudia hausteagatik dagozkion zehapenak aplikatuko dira.
Orkoiengo Udala konpainiako animalien errolda berrikusten ari da, eguneratze aldera. Honekin batera doan orrian zehaztutako animalien jabe zaren aldetik, zuregana jotzen dugu bertan agertzen diren datuak zuzenak diren begiratzeko eta, hala ez bada, zure egoera zuzendu dezazun.
EHBildu Orkoienen proposamenaren ostean iraileko osoko bilkuran onartutako akordioaren ostean, horretarako jabeei abisu gutunak bidaltzen hasi da. Bi urte baino gehiago txertatu dituzten txakurrei, eguneratze aldera. Honekin batera doan orrian zehaztutako animalien jabe zaren aldetik, zuregana jotzen dugu bertan agertzen diren datuak zuzenak diren begiratzeko eta, hala ez bada, zure egoera zuzendu dezazun.
"Etxeko animalien erregistroan" alta emateko, baja emateko edo jabea aldatzeko, honela jakinarazi beharko duzu: 
1.- Horretarako berezia den dokumentua bete behar da. Dokumentua Udalaren bulegoetan eska dezakezu, pertsonalki, posta elektronikoz edo www.orkoien.com webgunetik jaitsita.
2.- Eskabidea eta NANaren kopia bide hauetako batetik entregatu behar dira: registrocanino@navarra.es bidaliz. Orkoiengo udaletxean, pertsonalki edo egoitza elektronikoaren bidez (www.orkoien.com) aurkeztuz.
Bestalde, gogorarazten da nahitaezkoa dela 4 hilabetetik gorako txakurrak txip bidez identifikatzea eta amorruaren aurkako txertoa jartzea 2 urtean behin, baita erroldari jakinaraztea ere. Izapide hori albaitariaren bidez egin daiteke.
Katuei dagokienez, identifikazio eta kontrol sanitarioaren derrigortasuna ere ezartzen du foru lege berriak.

Entradas populares de este blog

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016

BIBLIOTECA EN ORKOIEN