Mintzakide programan izena eman nahi baduzu urriaren 1etik 28ra izanen duzu aukera Orkoiengo Gizarte Etxeko Euskara Zerbitzuan edo www.irunerrikomintzakide.org webgunean. ZER DA MINTZAKIDE? Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da. Zertarako? Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko…. Nola? Astean behin: ordubetez, talde txikietan. Paseoan, kafetegian, parkean… Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartuta, beste mintza-taldeekin koordinatuta. Parte hartzeko baldintza? Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da. Eta Gurasolaguna? Ikastetxeko gurasoak beste gurasoekin biltzen dituen mintzakidearen aldaera da. Haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dago.