LAN ESKAINTZA. Orkoiengo udalan
INTERES ORROKORREKO LANAK ETA ZERBITZUAK EMATEKO LANGABETUENTZAKO LAN ESKAINTZA PUBLIKOA
Nafar Lansare 3.968.000 euroko gastua baimentzea 2018ko gastuen aurrekontuko Toki entitateen kontratazioetarako laguntzak.
Orkoiengo udalak hurrengo hilabeteetan, maiatzetik aurrera 6 langile jardunaldi ezberdinekin kontratzea aurreikusi du.
Orkoiengo udalak hurrengo hilabeteetan, maiatzetik aurrera 6 langile jardunaldi ezberdinekin kontratzea aurreikusi du.
Profilak honako hauek dira
- 2 ofizial igeltsero, gidatzeko baimenarekin eta 2 peoi igeltsero, jardunaldi osoarekin, sei hilabetez
- 2 peoi lorazain, bat gidatzeko baimenarekin
Betebeharrak: Orkoienen erroldatuak izatea 2018ko urtarrilaren 1erako eta lan eskatzaile bezala inskribatuta egotea
Postu bakoitzerako hautagi egokienak hautatzeko probak egingo dira. Gehienbat, bermatutako errentaren jasotzaileak, emakumeak eta desgaitasuna, duten pertsonak kontratatuko dira.
Diru-laguntzaren zenbatekoa eta gastu diruz lagungarriak lanaldi osoko kontratu bakoitzeko:
a) 1.100 euro hilean, kontratuak izenpetzeagatik errenta bermatua jasotzen duten pertsonekin, edo gutxienez ere %33ko desgaitasuna frogatzen dutenekin, edo genero indarkeriaren biktima diren emakumeekin, 12 hilabetez gehienez.
b) 1.000 euro hilean, emakumeekin izenpetutako kontratuengatik, 6 hilabetez gehienez.
c) 800 euro hilean, kontratuak izenpetzeagatik 45 urtetik gorako gizonekin edo iraupen luzeko langabeak diren 30 eta 44 urte artekoekin (gutxienez 12 hilabetez langabezian enplegu agentziak inkesta egiten duen egunaren aurreko 18 hilabetean), 6 hilabeteko iraupena duen kontratu bakoitzeko. Iraupen laburragoko kontratuetarako, 600 euro hilean emanen dira.
d) Aurreko taldeetakoak ez diren gizonekin kontratua izenpetzeagatik, 600 euro hilean, 6 hilabeteko iraupena duen kontratu bakoitzeko. Iraupen laburragoko kontratuetarako, 400 euro hilean emanen dira.
Lanaldia laburragoa izanez gero, proportzioan murriztuko da eman beharreko diru-laguntza.