Euskaraldia ekimenaren aurkezpena Orkoienen Presentación de la iniciativa "Euskaraldia" en Orkoien
Ekimena martxoaren 5an aurkeztuko da Orkoiengo Gizarte Etxean, 19:00etan
···
La iniciativa será presentada el 5 de marzo, lunes a las 19:00h en el Centro Cívico de Orkoien
Herritar euskaltzaleak aktibatuta hizkuntza ohiturak aldatzea da Euskaraldiaren helburua. Euskal Herriko hainbat euskaltzale elkartek urteetan zehar landu duten Euskarak 365 egun lan ildoaren baitan kokatzen da eta bi mugarri izango ditu.
Batetik, euskal hiztunen hizkuntza ohituretan eragitea eta beren
harreman sareetan euskara gehiago erabiltzea izango da 2018ko azaroa eta
abendua bitartean egingo den Euskaraldia 11 egun euskaraz
ekimenaren helburua. Bestetik, hizkuntzaren normalizazioaren ardura
pertsonen eta entitateen artean partekatua denez, 2019an, mota
guztietako entitateek euskararen erabilera babesteko eta bultzatzeko
neurriak hartzea izango da helburua.