EH Bilduren 2018ko aurrekontu partehartzaileen emaitzak



141 pertsonek hartu zuten parte Orkoiengo EH Bilduk 2018ko aurrekontuen onespenari begira antolatutako aurrekontu partehartzaileen ekimenean, elektronikoki prestatutako galdetegi baten bitartez zein postontzietan banatutako orrien bitartez.
Galdetegian bost galdera zehatz egiten zitzaien herritarrei, emaitzak laburbilduta honakoak izan direlarik:
  • Orkoien eta Iruñearen arteko oinezkoentzako lotura seguruaren inguruko galderan Orkoiengo Udalak beharrezkoa den dirua edo diruaren zati bat jartzearen alde agertu ziren parte-hartzaileen %90a baino gehiago






  • Egungo herri baratzen lekuan bizilagun guztientzako baratzak eta aisialdirako gune berri baten alde agertu ziren lautik hiru baino gehiago

  • Igerilekuetan errelekuak jartzearen alde agertu zen ia %60a
  • Inkesta bete zutenen %85a gazteek kudeatutako gazteleku baten alde agertu ziren

  • Parte hartzaileen hamartik bederatzi baino gehiago udalaren lokalak egokitzearen alde agertu ziren Gizarte Etxean eraikin berria egin beharrean.

Entradas populares de este blog

KORRIKA 2022 ORKOIEN

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

21. Korrika: ibilbidea, abestia eta prestatzeko bilera
Reunión para preparar la Korrika 21