Aldaketa, Herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena
235. NAFARROAKO ALDIZKARI OFIZIALA - 2016ko abenduaren 7a

Nafarroako Toki
Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1
artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsi zen ordenantzako aldaketa
jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau
Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita,
interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak
aurkez ditzaten.
Jendaurreko
epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa
behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari
Ofizialean.
Orkoienen, 2016ko azaroaren 22an