Igande honetan Nafarroa Oinez Vianan
¡ESTE DOMINGO TOD@S A VIANA!
Igande honetan Nafarroa Oinez ospatuko da, Viana eta Lodosako Erentzun eta Ibaialdeko ikastolek antolatuta.
Antolatzailek Nafarroa Oinez hau historikoa izateko gizartearen laguntza eskatzen dute euskararen sokatik tiratzeko.
Antolatzaileek urte guztian zehar aipatu dute aurtengo Nafarroa Oinez historikoa dela. Bi ikastolek elkarrekin antolatu duten lehen Nafarroa Oinez delako, bi ikastola txikik indarrak batu eta proiektu komun bat bultzatu dutelako: Nafarroa Oinez, euskara eta ikastola. Eta buruan ideia garbi bat: gure inguruan kalitatezko hezkuntza euskaraz eskaintzea.
Lodosa eta Vianako gurasoek 18 hilabete luzez lan egin dute, dioten bezala, historia egin nahian… baina oraindik ez dute egin aurtengo jaia historikoa izan dadin gizarte osoaren erantzuna behar dute: euskaltzaleak, erakundeak, ikastolak, herritarrak, familiak…
Antolatzaileen hitzetan “zuek zarete orain protagonistak, zuek egingo duzue historikoa gure Nafarroa Oinez egunean, zuen presentziarekin” eta “Bete dezagun Viana leporaino eta apur ditzagun guztien artean euskarak Ebro ondoan izan dituen mugak Igande honetan, irailak 16, batu gaitezen eta lagun iezaguzue euskararen sokatik inoiz baino indartsuago TIRA egiten”.