Frontoiaren udal ordenantza behin betiko onetsia



Herriko frontoiaren erabilera arautzen duen ordenantza otsaileko osoko bilkuran izan zen onetsia hasiera batean. Orain, jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, ordenantza behin betiko onetsitzat jo da.
Jarraian ordenantzaren testua duzue:

1. artikulua. Helburua.
Ordenantza honen helburua da Orkoiengo Udal Pilotalekuaren erabilera arautzea, ahalik eta zerbitzurik zabalena eman diezaien azpiegitura horrek herritarrei.
2. artikulua. Erabilera.
a) Edonork erabil dezake pilotalekua. Azpiegitura erabiltzeko orduan, alabaina, lehentasuna izango dute pilotaleku batean egin behar diren kirol jarduerek, hala nola eskuzko pilota, gomazko paleta, frontenisa eta abar.
Ezin izango da egin instalazioa andeatzen, zikintzen edo hondatzen duten elementuak erabiltzen dituen kirolik edo bestelako jarduerarik.
b) Udalak erabateko lehentasuna izango du pilotalekua erabiltzeko, dela Udal Kirol Eskoletarako, ikastaroak egiteko, erakustaldietarako, herriko jaietarako edo Udalak berak antola dezakeen beste edozein ekitalditarako.
c) Orkoienen bizi direnek lehentasuna izango dute pilotalekua erabiltzeko.
Talde bat pilotalekua erabiltzen ari denean pilotalekua erabili nahi duen beste bat agertzen bada, lehen taldeak jokatzeari utzi beharko dio, gehienez ere, ordu bat igaro denean bestea instalazioan agertu denetik.
Gerta liteke talde bat pilotalekua erabiltzen egotea, argiak pizteko sistema aktibatuta, eta beste bat agertzea. Horrelakoetan, erlojuan sartutako fitxa amaitzean denean utzi beharko dio lehenak jokatzeari, pilotalekua ordu betez erabili duela jotzen baita. Argiak pizteko fitxa amaitzen denean, lehen taldeak ezin izango du argiak pizteko beste fitxa bat sartu eta, horrenbestez, jokatzeko zain dagoenaren txanda izango da.
Iritsitako ordenari jarraituz jokatuko dute erabiltzaileek. Pilotalekua erabiltzeko zain daudenek kantxan bertan egon beharko dute zain.
d) Erlojuan fitxa sartzean, ordu batez piztuko dira argiak. Fitxak 4 eurotan erosten ahal dira, Mendikur kirol instalazioetan eta Ángel Gutiérrez gizarte-etxean, horiek irekita dauden orduetan.
e) 08:00etatik 22:00etara erabili ahal izanen da argiak pizteko sistema. 22:00etan, automatikoki itzaliko dira argiak. Ordu horretan fitxaren bat sartuta badago eta fitxako denbora guztia gastatu ez bada, ez da itzuliko dirua.
f) Udalak baimena eman dezake udal pilotalekua erabiltzeko ordenantza honetan jaso ez diren beste kirol jarduera edo bestelako jarduera zein ekintza batzuetarako, lagapen edo alokairu bidez; baldin eta, eskabidea izapidetu bada, instalazioetan kalterik eragingo ez bada, eta pilotalekua erabiltzeko baimena jaso duen pertsonak edo erakundeak bere gain hartu badu eragin litezkeen kalteen erantzukizuna.
Kasu horietan, orduko 12,00 euroko alokairua ordaindu beharko da eskuarki.
Udal pilotalekua erabiliko den eguna baino 7 egun lehenago aurkeztu beharko da pilotalekua erabiltzeko eskabidea, letra honetan aipatzen dena.
Udalak doan laga dezake udal pilotalekuaren erabilera, elkartasunezko edo ororen intereseko ekimenak edo jarduerak gauzatzeko, dagokion eskaera izapidetu ondotik betiere.
g) Funtzionamendu eta erabilera arau oinarrizkoak jarriko ditu Orkoiengo Udalak pilotalekuan, horma irudi batean.


NAO

Entradas populares de este blog

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016