Euskaldunon behar digitalen inguruko Europar Batasunaren inkesta
Europar Batasuneko hizkuntza-aniztasun digitalaren proiektuak (DLDP) euskaldunon eta Europako beste hiru hizkuntza gutxitutako (bretoiera, kareliera eta sardiniera) hiztunen behar digitalen inguruko inkesta jarri du martxan.
Inkesta honen helburua hizkuntza gutxituen garapen digitalerako biderik egokiena zein den zehaztea izanen da, Digital Language Survival Kit edo erabilera bultzatzeko gomendio multzo bat garatuz.
Inkestak gainera hizkuntza-aniztasunaren inguruan lan egiteko bide-orria zehazteko balioko du, arduradun politiko eta euskalgintzan aritzen diren eragileei lagungarri izango zaien gida baten bitartez.
Inkestak 31 atal ditu, 3-5 minututan egin daitekeena.
zuzeu.eus
Inkestak 31 atal ditu, 3-5 minututan egin daitekeena.
>> inkesta bete <<
zuzeu.eus