86 etxebizitza hutsik Orkoienen (guztien %5a)
Egun hutsik dauden 86 etxebizitzetatik 25 famili bakarreko etxebizitzak dira eta gainontzeko 61ak etxebizitza kolektiboak
Orkoiengo udalaren Etxebizitza Zinegotzigoak egindako lanak ondorioztatzen duenez hutsik dauden etxebizitzek %5,1a suposatzen dute. Ikerlana udal erroldaren datuetatik abiatu da, inor erroldaturik ez duten etxebizitzak bilatuz lehenbizi eta etxebizitza horien egoera landa-lan ez inbaditzaile baten bidez egiaztatuz ondoren.
Hutsik dauden etxebizitzen artean Artzapezpikutzarenak, banketxeenak (Bankia, Laboral Kutxa, Santander), Vinsa eta Nasuvinsarenak daude besteak beste. Honez gain udalak 3 etxebizitza ditu hutsik (San Miguel ikastetxean bat eta beste bi Argia Zentroan) eta Hipotegatik Afektatuen Plataformak jakitera eman duenez SAREB, banku txarraren eskuetan zehaztugabeko koputu bat legoke.
Azkenik, 2016ko maiatzaren 13an Nasuvinsako alokairurako poltsan 13 etxebizitza zeuden.
Jarraian udalak publiko egin duen txostena duzue: