Orkoiengo udalak eskatutako musika eskolaren txostena publiko egin da


Berriki Orkoiengo udalak Oltza Zendea eta Orkoiengo Musika Eskolaren patronatutik alde egingo zuela jakin ahal izan dugu. Erabaki honek bizilagunen eta erabiltzaileen ezinegona sortu zuen, ez baitago, hauen hitzetan, Musika Eskolaren inguruko kexarik.

Erabaki hau UIO eta UPNk hartua da eta ez du udalaren oneritzia jaso oraindik, baina dakigunez txosten batean oinarritua zegoen, soilik Orkoienen eskuetan egongo litzatekeen musika eskola berri baten bideragarritasun ekonomikoa erakusten zuena. Martxoaren 24an izandako bileran txosten hau egin zuen enpresaren bozeramalea izan zen proiektuaren onurak defendatuz, baina bizilagunek ezin izan zuten txostenaren nondik norakoak ezagutu txostena ez baitzen publikoa oraindik.
Azkenean Orkoiengo EH Bilduk publiko egin du jarraian irakurri dezakezuen txostena, denon diruarekin ordaindua izan den proiektua bizilagun guztiok irakurri ahal izan dezagun.

Musika eskolaren erabiltzaileek bilera deitu dute gaur ostirala, apirilak 1, arratseko zazpietan udaletxean gertakari guzti hauek eztabaidatzeko.

Entradas populares de este blog

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016