Liburutegiaren arduradunaren agurra
Argazkia: Orkoien.com |
Azken aldian liburutegian liburuzain lanetan aritu den Javier Remón boluntarioak agur esan du Gizarte Etxeko kortxoan eskegitako gutunaren bitartez.
Gutunean adierazten duenez kultura zinegotzia den Julia Moratinosek udal liburutegiaren inguruan udalaren asmoa zein den argitu ondoren hartu du boluntario lana uzteko erabakia. Kultura zinegotziak esandakoaren arabera jubilatuen egoitza, Gazte Lekua eta ludoteka bilduko lituzkeen eraikin berria izango luke udalak, egungo Gizarte Etxeko beheko solairua liburutegirako geratuko litzatekeelarik. Kontratatzeko aukerei dagokionean, eta bizilagunen artean boluntario gehiago ez dagoela ikusirik, liburuzain plaza oposaketen bidez aterako luke udalak. Oposaketetan parte hartzeko aukerarik ez duela ikusirik lana uztea erabaki du.
Azkenik Javier Remonek udalari eta bizilagunei eskerrak eman nahi izan dizkie.
Javier Remónek herritarroi zuzendutako gutuna |