63. N.A.O. - 2016ko apirilaren 4a - ORKOIEN

Orkoiengo Udalak, 2016ko martxoaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen inbertsioak izeneko 4. aldaketa 2016ko udal aurrekontuan. Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Iragarkiaren kodea: L1603528

Orkoiengo Udalak, 2016ko martxoaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen inbertsioak izeneko 5. aldaketa 2016ko udal aurrekontuan. Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Iragarkiaren kodea: L1603552


Langabeen edo enplegua hobetzeko eskatzaileen erregistroa arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena 
Orkoiengo Udalak, 2016ko martxoaren 17ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Langabeen edo enplegua hobetzeko eskatzaileen erregistroa arautzen duen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Iragarkiaren kodea: L1603557

Entradas populares de este blog

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

"NO CAMBIAR DE REYES SINO NO TENER NINGUNO. NI EL PADRE NI EL HIJO NI EL ESPÍRITU DE FRANCO QUE ANIDA EN LOS DOS"