300 sinadura inguru bildu dira Musika Eskolari babesa adieraziz


Argazkia: Musika Eskolako erabiltzaileak
Olza-Orkoiengo Musika Eskolako erabiltzaileek beren Facebook kontuaren bidez jakitera eman dutenez 290 sinadura erregistratu dituzte egungo Musika Eskola ereduari babesa eskainiz.
Sinadurak aurkezteko epea hilaren 21ean, ostegunarekin, amaitzen da eta beraz badago oraindik denbora nahi duenak bere kexa deskargatu eta aurkeztu dezan.
Aste osoan zehar Orkoiengo ikastetxeetan eta Gizarte Etxean izan dira Musika Eskolako erabiltzaileak jendea sinatzera animatuz eta herriko hainbat saltokitan kexa-orriak ere paratu dituzte nahi zuenak sina zezan. Sinaduren biltzea normaltasun osoz egin da, alkateak udal-langile bati sinadura-orriak kentzeko emandako aginduaren salbuespenarekin.
Udalak bere aldetik aurrera darrai Orkoiendako soilik izango litzatekeen Musika Eskolaren proiektuarekin eta gaia aste honetan izandako batzorde orokorrean izan da eztabaidatua.
Azkenik, EH Bildu izan da orain arte egungo Musika Eskolari babesa agertu dion talde bakarra.


Entradas populares de este blog

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016