Bizilagunek musika eskolaren alde egingo dute


Udalaren erabakiaren atzean arrazoi ekonomiko edo antolakuntzakoak baino Musika Eskolaren kontrolarekin egiteko obsesioa dagoela ondorioztatu zuten bertaratutakoek


Musika Eskola arriskuan zegoela zioten mezuak sare sozialetan agertu ondoren bizilagunak Gizarte Etxean bildu ziren atzo arratsaldean gertatzen zenaz informatzeko helburuarekin. Bileran agerian geratu zenez UPNko zinegotzi den Miguel Ángel Ruiz Langaricak, udalaren izenean, Orkoiengo udalak patronatua utzi egiten duela adierazi zuen atzo bertan izandako bilera batean.

Bizilagunez eta Musika Eskolaren erabiltzaileez gain Patronatuko ordezkariak, Oltza Zendeako ordezkariak eta Orkoiengo udalak eskatutako bideragarritasun txostena egin zuen enpresaren ordezkaria izan ziren. Ez zen Orkoiengo udalaren ordezkaririk egon, bai ordea bilera deitu zuten Orkoiengo EH Bilduko zinegotziak.

Ordu eta erdiko eztabaidaren ondoren udalaren erabakiaren atzean arrazoi ekonomiko edo antolakuntzakoak baino Musika Eskolaren kontrolarekin egiteko Orkoiengo udalak duen xedea dagoela ondorioztatu zuten bertaratutakoek. Honen aurrean egungo Musika Eskolaren babesean antolatu eta mugitzeko beharra ere ikusi zuten eta horretarako Musika Eskolaren Erabiltzaileen Facebook kontua jarraitzeko deia egin zuten, informazioa jaso eta antolatzeko.


Entradas populares de este blog

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

COMIDA DEL DIA DEL EUSKERA * EUSKARAREN EGUNEKO BAZKARIA