Udal ordenantza, lehorreko herrilurren aprobetxamendua arautzen duena. Behin betiko onespena
Orkoiengo Udalak, 2015eko azaroaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Lehorreko herrilurren aprobetxamendua arautzen duen udal ordenantza. Iragarkia 2015eko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 14an.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantza behin betiko onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.