Deialdia, Gizarte Zerbitzuko gizarte-hezitzailearen ordezkapenak egiteko zerrenda eratzeko
a243. NAFARROAKO ALDIZKARI OFIZIALA - 2015eko abenduaren 7a
Deialdi honen xedea da, Udalaren beharrak direla-eta, ordezkapenen eta behin-behineko kontratazioen zerrenda bat eratzea, gizarte-hezitzailearen B mailako lanposturako, Orkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzurako.
Deialdian parte hartzeko eskabideak hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta, biharamunetik hasita, hamabost egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
Deialdian parte hartzeko eskabideak Orkoiengo Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira (Iturgain plaza, z.g.).