Orkoiengo S-5 Mendikur bizitegitarako lurzoru urbanizagarriaren birzatiketa proiektuaren aldaketa Hasierako onespenari buruzko ediktua
Alkatetzak 2015eko urriaren 7an emandako Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zen Orkoiengo S-5 Mendikur bizitegitarako lurzoru urbanizagarriko alde berriaren birzatiketa proiektuaren aldaketa, ZVP-2 eta ED-2 ondoriozko lurzatietan, Udalak berak sustatua. Xedea da lurzoru horiek egokitzea Orkoiengo Udal Planean, katastroko 1. poligonoko 1392, 1399 (egungo 382 eta 385) eta 1.017 lurzatietan, egindako aldaketaren aurreikuspenetara. Betiere, Silvia Barbarin Gómez arkitektoak prestatutako dokumentuari jarraituz.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Orobat, Udalaren iragarki oholean ere jarriko da. Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera arte, 09:00etatik 14:00etara.
Orkoienen, 2015eko urriaren 7an. Iragarkiaren kodea: L1513842