N.A.O. 214. zkia: Hirigintza eta aurrekontu aldaketak


 

Hirigintzako aldaketa xehakatua Udal Planean, S6 sektorean, Z9n, 1. poligonoko 1153. lurzatian eragiten duena. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2015eko urriaren 15ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko hirigintzako aldaketa xehakatua, S6 sektorean, Z9n, 1. poligonoko 1153. lurzatian eragiten duena, MAPSAk sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.3. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Orkoienen, 2015eko urriaren 20an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L1514188

4. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2015eko urriaren 15ean egin osoko bilkuran, 4. aldaketa onetsi zuen hasiera batean 2015eko udal aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Orkoienen, 2015eko urriaren 20an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L1514192

3. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2015eko urriaren 15ean egin osoko bilkuran, 3. aldaketa onetsi zuen hasiera batean 2015eko udal aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Orkoienen, 2015eko urriaren 20an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L1514193

Entradas populares de este blog

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016