Musika eskolan eskaera egin zuten bizilagun guztiek tokia izan dezaten proposamena EH Bilduk



Orkoiengo EH Bilduk proposamena aurkeztu du ostiral honetan ekainean Musika Eskolan matrikulatu ezinik geratu ziren bizilagunek tokia izan dezaten.
Proposamenak 3.592,88€ko aurrekontu aldaketa aurrikusten du kalean geratu ziren bizilagun horiek sar daitezen eta beste 7.987,86€ udalak Musika Eskolako Patronatuarekin hartutako konpromiso ekonomikoa betetzeko. Osotara 11.580,74€ erabiliko lirateke udalak ohiko gastuetarako duen soberakinetik.
Udalbatzak bizilagun guztiek Musika Eskolan lekua izan zezaten lan egiteko konpromisoa hartu zuen uztaileko osoko bilkuran.



Entradas populares de este blog

LISTA PROVISIONAL PERSONAS ADMITIDAS CONVOCATORIA LISTA SUSTITUCIÓN OFICIALES ADMINISTRATIVAS

"FLORECICA". El documental sobre Maravillas Lamberto el 13 de marzo en Orkoien

ASÍ NO, SEÑOR ALCALDE DE ORKOIEN