N.A.O. 153. zkia: Jantokietarako diru-laguntzak, Ordenantza estetikoaren aldaketa eta aurrekontuen aldaketa




Banakako ebaluazioaren bidez diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak, Orkoiengo ikastetxe publikoetan jateko diru sariak eman beharrez. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2015eko uztailaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen banakako ebaluazioaren bidez diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak, Orkoiengo ikastetxe publikoetan jateko diru sariak eman beharrez.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako oinarriak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, oinarriak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Orkoienen, 2015eko uztailaren 28an
 

Aldaketa xehakatua Udalaren Hirigintza Planean, Estetikaren ordenantzari dagokiona, S-3 Z-1 sektoreko zati bati buruzkoa. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, 2015eko uztailaren 16an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa xehakatua Udal Planean, Estetikaren ordenantzari dagokiona, S-3 Z-1 sektoreko zati bati buruzkoa. Sustatzailea Udala bera da.
Argitara ematen da, onetsitako aldaketaren testuarekin batean, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoa betez.
Orkoienen, 2015eko uztailaren 27an
 

2. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2015eko uztailaren 16an egin osoko bilkuran, 2. aldaketa onetsi zuen hasiera batean 2015eko udal aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Orkoienen, 2015eko uztailaren 28an

Entradas populares de este blog

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016