LOMCEren probak salatzeko Auzalar eskolako deialdiak
LOMCEren arabera Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek ebaluaketa indibidualizatua egin beharko dute aurten
Orkiengo Auzalar ikastetxeko gurasoek hainbat protesta deitu dituzte LOMCEren legeak aurrikusiak dituen frogak salatzeko. Baietz guraso elkartearen arabera L.H. 3. mailako ikasleen adina ez da egokia bere heziketa baldintzatu dezakeen proba bat egiteko, besteak beste bereizketa ekar dezakeen eskolen arteko ranking bat osatzea ekarriko duelako, testuingurua kontutan hartzen ez duten proba estandarizatuak direlako eta ikasketa eta ebaluazio jarraiari garrantzia kentzen diolako.
Guzti hau dela eta Auzalar ikastetxeko gurasoek ondoko deialdietan parte hartzera animatzen dituzte herritarrak:
- Lotsaren egunak. Proba iraungo duen hiru egunetan eskoletara kamiseta beltzez jantzita joango dira ikasleak eta elkarretaratzeak izango dira goizeko 8:45etan.
- Maiatzaren4ean proben hasierarekin elkarretaratzea Hezkuntza Departamentuaren aurrean 18:99etan.
- Hezkuntzaren aldeko burrunba maiatzaren 16an