BOZKATU ALDAKETA. EMAN BOTOA EHBILDU ORKOIEN (bideoa)

EH Bilduk irmotasuna erakutsi nahi izan du legegintzaldi honetan zehar egungo gobernuaren politika zakarra salatzeko orduan. Irmotasun hau izan da hain zuzen epaitegietara jotzera behin baino gehiagotan bultzatu gaituena, igerilekuko kontratuaren inguruan gobernu taldeak izandako jarrera irregularraren afera kasu.
Uste dugu EH Bildu ez dagoela hemen epelkerietan aritzeko, lan serio eta arduratsua burutzeko baizik. Gure lana gainera oinarri etiko sendoetan dago sustraitua, eta hala exijitu izan diegu beste alderdiei ere behin eta berriz.
Hainbat proposamen berritzaile aurkeztu izan ditugu legegintzaldian, beti ere zerbitzu publikoen kalitatea hobetzeko helburuarekin. Zoritxarrez hauetako asko atzera bota dituzte, nahiz eta behin baino gehiagotan beraienak balira bezala aurkeztu izan dituzten, baina deskafeinatuta. Izan ere, hau izan baita legegintzaldia hobekien definitu duen jarrera, UIO eta UPN-ren arrabola alegia.
Dena den EH Bildun ez dugu sekula etsi eta proposamenak aurkeztearekin batera ikuskaritza lan arduratsua eraman dugu aurrera legegintzaldi osoan. Ikuskaritza lan hau izan da hain zuzen UIO eta UPNk geldiarazten saiatu ziren Kontuen Ganbaren txostenak berriki berretsi duena.

Entradas populares de este blog

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016