85. NAFARROAKO ALDIZKARI OFIZIALA 2015eko maiatzaren 5a

 
Aldaketa xehakatua, Orkoiengo Udal Plan Orokorreko Mendikur S-5 bizitegitarako sektorearen araudian.
Behin betiko onespena Orkoiengo Udalak, 2015eko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa xehakatua, Orkoiengo Udal Plan Orokorreko Mendikur S-5 bizitegitarako sektorearen araudian, Urkienea Gestión enpresak sustatua.
Argitara ematen da, onetsitako aldaketaren testuarekin batean, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoa betez.
Onetsitako aldaketa
Aldaketa proposamenak S-5eko araudi partikularraren 15. artikuluko baldintza estetikoen atalari eragiten dio, Mendikur ZOP-1 bizitegitarako sektorean, Z unitate homogeneorako araudi partikular bat gehituz. Hona hemen gehitu beharreko araudia:
“Z unitate homogeneorako erabiliko dira geruza bakarreko morteroa edo pintatuak, harria edo aurrefabrikatuak, inguruan lehendik daudenen antzeko kolore argikoak eta kalitate onekoak. Akabera horiekin konbinatutako bestelako materialak gorrikarak izanen dira sektoreko eraikinekin egoki koordinatzeko, eta hartuko duten azalera izanen da eraikuntza bakoitzeko fatxaden azalera osoaren %25 edo txikiagokoa. Fatxadetan erabili beharreko materialak kalitate onekoak izanen dira”. 
Iragarkiaren kodea: L1506172

Entradas populares de este blog

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016