Orkoiengo EH Bilduren hautagaitza eta herri programaren aurkezpena
Datorren asteazkenean, apirilak 29 arratsaldeko zazpiak aitzina Orkoiengo EH Bilduk datozen udal hauteskundeei begira prestatu duen hautagaitza aurkeztuko du Maria Miran, azken hilabeteotan iritzi eta sentsibilitate desberdineko bizilagunek prestatutako herri programarekin batera.
Alkategaia, aurreko batzar batean onetsia, azken legealdian zinegotzi izan den Alfonso Elizalde da.
Hautagaitza osatzen duten bizilagunak dira:
1. ALFONSO ELIZALDE MARCO
2. AINARA IZURZU ORMAZABAL (independentea)
3. BLANCA ESTHER OJER MIRA
4. BREIXO PEQUENHO FERVENZA (independentea)
5. ISABEL LEKUNBERRI IRIBARREN
6. CRISTINA INDABEREA BRAVO (independentea)
7. JON JOSEBA LARRASOAIN TUBIO
8. JOSUNE ILUNDAIN IRIBARREN (independentea)
9. JON MORALES PASCUAL
10. EGOITZ COBO PACHECO (independentea)
11. VIRGINIA AZPILICUETA CLAVERIA (independentea)
Ordezkoak:
1. ANGEL GONZALEZ SANZ
2. ARANTXA ITURRARTE ECHARRI
3. RUBEN IRATXETA REMIRO