BOZKA POSTA BIDEZ EGITEKO JARRAIBIDEAK [HAUTESKUNDEAK 2015]



Maiatzaren 24an udal eta Foru hauteskundeak izanen dira, eta ohi bezala bozka postaren bidez emateko aukera badago. Hemen dituzue jarraibideak.

Gaixo-ezinduen eta aldi baterako atzerrian daudenentzako jarraibide zehatzak ehBilduren webgunean topa daitezke.

ESKAERA EPEA

Martxoaren 31tik maiatzaren 14a arte.

TOKIA

Posta bidezko eskaera egiteko inprimakiak Correoseko edozein bulegotan eta EH Bilguneetan jaso daitezke.

PROZEDURA

POSTA BIDEZKO BOZKA ESKATZEKO INPRIMAKIA BETE
Posta bidezko bozka eskatu nahi duen pertsonak inprimakia bete eta behin sinatu ostean Correos-eko edozein bulegotan pertsonalki aurkeztu behar du, bere burua identifikatuz. Nortasun agiria aurkeztu beharko du, ez du fotokopiak balio, eskaera egiten duen pertsona bera dela ziurtatzeko.
OHAR GARRANTZITSUA: Posta bidezko bozka behin eskatuta EZIN DA dagokion mahaian bozkatu

2. Correosek dokumentazio guztia Hautesle Erroldaren Bulegora bidaliko du. Honek, ondoko dokumentazioa gutun ziurtatuz eskatutako helbidera edo, honen ezean, erroldan agertzen den helbidera bidaliko du:
  • Boto-paperak eta bozka gutun-azalak, honetan EH Bilduren boto-papera sartuko dugu.
  • Errolda-ziurtagiria.
  • Bozkatzea tokatuko litzaiokeen mahaiaren helbidea agertzen den gutun-azal bat.
  • Azalpen orria.
Dokumentazio zuzenean jaso behar du, horretarako bere nortasuna ziurtatuz. Etxean ez balego, dagokion Correos bulegora joan beharko luke pertsonalki jaso dezan.

3. Bozka
Behin dokumentazioa jasota:
  • Boto-paper bakoitza dagokion gutuna-azalean sartuko du gutun-azala itxiz.
  • Itxita dauden bozka gutun-azalak eta Errolda Ziurtagiria bozkatzea tokatuko litzaiokeen mahaiaren helbidea daraman gutun-azalean sartuko ditu.
  • Gutun ziurtatuz dokumentu guztia bidaliko du, bozka egunaren aurreko hirugarren eguna baino lehen (maiatzak 20).
OHAR GARRANTZITSUA: Gutun arruntez bidalitako bozka, gutun ez ziurtatua, bozka baliogabea izango da.

Entradas populares de este blog

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016