72. zbkia N.A.O. - 2015ko apirilaren 16a

Hirigintzako aldaketa xehakatua Udal Planean, 1545. lurzatiari dagokionez. Hasierako onespena
Orkoiengo Udalak, 2015eko martxoaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko hirigintzako aldaketa xehakatua, 1545. lurzatiari dagokiona, Eduardo Urrizola Sotrok sustatua, Miguel Saldaña Zabalegui arkitektoak prestatutako dokumentuaren arabera.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.3. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Iragarkiaren kodea: L1505041

1. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena
Orkoiengo Udalak, 2015eko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, 1. aldaketa onetsi zuen hasiera batean 2015eko udal aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Iragarkiaren kodea: L1505037

Entradas populares de este blog

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

"NO CAMBIAR DE REYES SINO NO TENER NINGUNO. NI EL PADRE NI EL HIJO NI EL ESPÍRITU DE FRANCO QUE ANIDA EN LOS DOS"