MARTXOAREN 20ko EGUZKI EKLIPSEA IKUSTEKO GIDA
Iruñeko planetarioak bihar, martxoaren 20an izanen den Eguzki eklipsea ikusteko gida plazaratu du.
Eguzki eklipseak 4 ordu inguruko iraupena izango du. Goizeko 09:10etan hasita Ilargia Eguzkiaren aitzinetik transitatzen hasiko da, eklipsearen une maximoa 10:15etan izanen da, eta bukaera 11:25etan.
Eklipsea Orkoiendik ikusita ez da osoa izango, partziala baizik, Ilargiak eguzkiaren %70a estaliko duelarik. Hala eta guztiz ere erabat arriskutsua da eguzkiari zuzenean so egitea, planetarioan bertan eros daitezkeen betaurreko bereziak edo bestelako modu seguruak erabiltzea guztiz beharrezkoa da beraz.
Iruñeko Planetarioan jarduera bereziak izanen dira 9:00ak aitzina, hitzaldiekin, Eguzki-teleskopioekin, straming bidezko emanaldiarekin eta abar.