49. NAFARROAKO ALDIZKARI OFIZIALA 2015ko martxoaren 12a
Orkoiengo Udalak, 2015eko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Larrialdi sozialean dauden pertsona eta/edo familiei 2015ean laguntza ekonomikoak banakako ebaluazioaren araubidean emateko oinarriak arautzen dituen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Iragarkiaren kodea: L1503178