42. NAFARROAKO ALDIZKARI OFIZIALA - 2015ko martxoaren 3a

Orkoiengo Udalak, 2014ko abenduaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Orkoiengo Ángel Gutiérrez Gizarte Etxeko ekitaldi aretoa eta erabilera anitzeko gelak erabiltzeko erregelamenduan. 2015eko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 15ean. 
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
 
Orkoiengo Udalak, 2014ko abenduaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Mendikur kirolgunean padel pistak erabiltzeko tarifen eguneratzea. Erabakia 2015eko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 15ean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu tarifak behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzaten.

ERANSKINA
Mendikur kirolgunean padel pistak erabiltzeko tarifak eguneratzea
–Pista abonatutako 4 pertsonak erabiltzea: 5 euro orduko.
–Pista abonatutako pertsona 1ek, 2k edo edo 3k erabiltzea: 16 euro orduko.
–Pista abonatu gabeko 4 pertsonak erabiltzea: 24 euro orduko.
–Pista abonatu gabeko 4 pertsonak erabiltzea, baldin eta Orkoienen erroldatua badaude: 20 euro orduko.
Iragarkiaren kodea: L1502814

Entradas populares de este blog

BIBLIOTECA EN ORKOIEN

JAIBUSA - VOY Y VENGO 2016